XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

5. atala.- Zuzendaritzako Zaingo-Batzordeko Lehendakariari dagokio Soin-Hezkuntzako Euskal Erakundearen ordezkotza ofiziala, horrek esku emanez, edo horren ezean edo ezinean, ordezko gisa Lehendakariordeak izan dezakeela.

6. atala.- Honako hauek izango dira Zuzendaritzako Zaingo-Batzordearen berenezko egitekoak: -3. atalean esandako helburuak betetzeko ardura izatea.

- Zuzendariak aurkeztuko duen Barne-Jaurpiderako Araudia onartzea.

- Erakundearen ihardunerako Urteko Egitamua onartzea.

- Jaurlaritzara bidaltzeko, urteko Aurrekontuen egitasmotarakoa onartzea.

- Erakundearen eraenpideari eta ekintzei buruzko urteko argipide-txostena onartzea.

- Erakundeari datxezkon ondasun eta baltzen ardura eta eraenpidea.

- Lege eta araudietan izenda dakizkiokeen beste guztiak.